ZERBITZUAK

Barhe-tik pertsonei beren hazkunde pertsonalean eta helburuen lorpenean gidatzen laguntzen diegu. Jarduera honako diziplina hauetan oinarritzen da:

COACHING INTEGRATZAILE PROZESUAK

Zertan datza coaching-a?

Coaching-a honetan datza: pertsona edo talde bat, behar diren neurriak hartuz, hauek gidatu eta zuzentzean datza; hau da, lortu nahi diren helburuak eta trebetasun espezifikoak garatzeko bidea osatzean datza, alegia. Coaching Programazio neurolinguistiko integratzailearekin pertsonaren garapenean eragina duten aldagai guztiak hartzen dira kontuan, egoerari ikuspegi sakonago batetik helduz.

Coaching-prozesuek, helburuak lortzen laguntzeaz gain, besteak beste, egoera hauek konpontzen laguntzen dute: Asegabetasuna, beldurrak eta segurtasunik eza, autokonfiantza- eta autoestimu-falta, lan-arazoak, familia- eta lanbide-gatazkak eta abar.

Norentzat dira gure coaching prozesuak?

Partikularrentzat: garapen pertsonala, profesionala eta/edo kirol-garapena hobetu nahi duten pertsonak.

Enpresentzat: bakarkako edo/eta taldeko zerbitzuak, lortu nahi diren helburuak lortzeko eta haien garapena hobetzeko.

YOGA

Zertan datza yoga?

Gure yoga klaseetan erabiltzen dugun filosofia yoga klasikoaren eta yoga garaikidearen arteko fusioan oinarritzen da, non gaur egungo gizartearen eta mendebaldeko gizabanakoaren beharrak kontuan hartzen dira.

Yoga modu erregularrean praktikatzeak oreka ekartzen du gorputz-, emozio- eta adimen-mailan, praktika fisikoa (asana), arnasketa-ariketak (pranayama) eta meditazioa eginez.

Norentzat dira gure yoga klaseak?

Partikularrak:

- Helduei eta haurrei zuzendutakoak. Pertsona bakoitzaren fisionomiaren, arazoen eta helburuen arabera gure ikastetxean ematen diren Klase indibidualak eta esklusiboak.

- Talde murriztuko klaseak, hobekuntza integrala lortu nahi dutenak.

In Company: bezeroaren instalazioetan egiten diren banakako klaseak (zuzendariak, erdi-mailako agintariak, etab.) edo/eta taldekoak.

EMOZIOEN KUDEAKETA

Prozesuan zehar hainbat praktika erabiltzeak aukera ematen du egoera aldatuek (antsietatea, estresa, etab.) eragindako blokeoak kudeatzeko eta desagertarazteko; era berean kudeaketa emozionala hobeto ezagutzeko eta, oro har, egoera hobetzeko.

Norentzat dira gure kudeaketa emozionaleko prozesuak?

Emozioen kudeaketa hobetu eta nork bere burua hobeto ezagutu eta hazi nahi duen edozein pertsonari, bai helduei, bai haurrei zuzendua dago.

BESTE ZERBITZU BATZUK

Ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak BARHE zentroan: gatazkak konpontzea, enpatia, entzute aktiboa, asertibitatea, etab., partikularrei eta enpresei zuzenduak.

In Company: Gurekin harremanetan jarri eta jakin iezaguzu zer behar eta motibazio dituzun. BARHEn zure beharretara egokitzen gara.

  • San Ignacio 1 behea ezk. 20200 Beasain (Gipuzkoa)

  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.